Konpentsatu dezagun elkarrekin karbono-aztarna:
Nola konpentstzen dugu CO2-a
Nola konpentstzen dugu CO2-a
- Gasa kontratatu duzu? Bada horren konpentsaziorik.Gasa kontratatu baduzu, zure kontsumoak eragindako karbono-aztarna konpentsatuko dugu.
- Basoberritzea, aztarna konpentsatzekoInpaktu positiboa dugu gure inguruan. Basoak berritzen eta gure lurraldea are berdeago bihurtzen laguntzen dugu.
- Zuhaitz gehiago = CO₂ gutxiagoBezero bakoitzak sortzen duen CO2-a neurtzen dugu, eta haren karbono-aztarna konpentsatzen dugu zuhaitz gehiago landatuz; hala, gure ingurunea zaintzeko behar diren oxigeno-mailak leheneratzen laguntzen dugu.
- Babesa eta zaintzaProfesional zailduek zaintzen dituzte zuhaitzak, sendo eta osasuntsu haz daitezen. Hala, gure lurraldearen ingurumena zaintzen eta berdetasunari eusten laguntzen dugu.
- Etorkizun berdea bermatzenZuhaitz-albeoloak landatzen ditugu, ez haziak, lurrean behar bezala sustraitu eta ondo haz daitezen.
Egiten duguna gara
- Birpopulaketa-eremuaAiarako udalerria, Araba (Euskadi)
- Basoberritzeko arrazoiaKokapenak osasun-arazo larriak ditu, baso-dentsitate txikia, eta degradazio-egoeran dago, sute-arrisku handiarekin eta izurriteen hedapenarekin.
- Landatutako espezieakEskualdeko espezie autoktonoak: pinua, gaztainondoa eta gereziondoa.
- Helburuak
- Baso-dentsitatea handitzea.
- Faunaren eta floraren biodibertsitatea handitzea.
- Baso-masaren erresilientzia hobetzea suteen eta izurriteen aurrean.
50 urteren ondoren aurreikusitako CO₂ xurgapenak: 2.996 tona.
Ohiko galderak
Gasa kontratatzen badut, zuhaitz bat izango dut?
Ez duzu zuhaitz bat izango; zure gas-kontsumoak sortutako karbono-aztarna kalkulatuko da eta, konpentsatzeko, kontsumo horren arabera landatuko dira zuhaitzak. Baliteke zure gas-kontsumoak eragin handirik ez izatea eta dagoeneko landatu denaren zati batekin konpentsatzea.
Gasa kontratatu ondoren, noiz hasiko da basoberritze-prozesua?
Hilero zenbatuko dugu gure gas-bezeroen kontsumoa, eta kontsumo horretatik sortzen den karbono-aztarna konpentsatzeko behar diren zuhaitzak landatuko ditugu.
Zer gertatzen da baja ematen badut?
Hala gertatzen bada, sentituko dugu zuk uztea, baina zuhaitzek gure lurraldea berdetasunez estaltzen jarraituko dute eta, horrela, iraun egingo du gurekin egindako gas-kontsumoari esker utzi duzun inpaktu positibo eta lokalak.
Jasoko dut ekintza horri buruzko informaziorik?
Basoberritzearekin aurrera egin ahala, gure bezeroei bilakaera osoaren eta horren inguruko berrikuntzen berri emango diegu, prozesu osoan zehar horren parte izan zaitezten.