Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?

Dagoeneko bezeroa bazara, gurekin harremanetan jartzeko modurik azkarrena eta arinena Euskaltel ARGIA eta GASAren aplikazioa baliatzea da.
Aplikaziotik, hau guztia egin dezakezu:
  • Nahi duzunean deitu, doan
  • Mezu bat bidali
  • Zure energia kudeatu
  • Eta askoz gehiago

Webguneko Bezeroaren Gunera ere sar zaitezke, eta behar duzun kudeaketa edo kontsulta oro egin han.

Nahiago baduzu, deitu Bezeroarentzako Arreta Sailera, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00era bitartean, edo larunbatetan 09:00etatik 15:00etara bitartean.
Doako telefonoa: 900 840 199
H.el.:info@euskaltelluzygas.com

Edozein unetan balia dezakezu erreklamatzeko eskubidea, aukera hauen bidez:

  • Idatzi bat bidalita gure egoitza sozialera: Don Juan de Austria kalea 28, 4. atea, 46002 Valentzia (Espainia).
  • Mezu elektroniko bat bidalita: info@euskaltelluzygas.com

Une oro nahi dugu zure erreklamazioari ematen zaion konponbidearekin pozik egotea. Hala ez bada, Energía Colectiva Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita dago Kontsumoko Arbitraje Batzorde Nazionalaren bidez.

Zer da Kontsumoko Arbitraje Sistema?

Kontsumoko Arbitraje Sistema zerbitzu publiko bat da kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazkak borondatez, doan eta azkar konpontzeko, auzitegi arruntetara jo beharrik gabe. Gogoratu derrigorrezkoa dela aurretik enpresari berari erreklamazioa egitea, eta hilabeteko epean erantzunik jaso ez izana edo, erantzuna jaso bada, bezeroaren itxaropenak bete ez izana.

Kontsumoko Arbitraje Batzorde Nazionala