Ohiko galderak

Zer da Euskaltel ARGIA eta GASA?

Euskaltel ARGIA eta GASA lurraldeko argi % 100 berdea eta Espainiako etxeetarako gasa eskaintzen duen Euskaltelen zerbitzua da. Gure tarifek ez dute iraupen-konpromisorik. Gainera, basoberritze-proiektuak egiten ditugu, gure bezeroen gas-kontsumoak sortutako karbono-aztarna konpentsatzeko.

Euskaltelekoa izan behar dut Euskaltel ARGIA eta GASA kontratatzeko?

Ez. Edozein erabiltzailek eman diezaioke alta argiari eta/edo gasari Euskaltel ARGIA eta GASA zerbitzuarekin, baina Euskaltelen bezeroa bazara, hainbat abantaila eta deskontu izango dituzu.

Aldaketa egiteko unean, argirik gabe geratuko naiz?

Ez. Ez da beharrezkoa instalazioa aldatzea edo etxebizitzan ezer ukitzea. Ez luke etenik egon behar. Aldaketa automatikoki egiten du banatzaileak. Potentzia aldatzen baduzu, baliteke argia 5 bat minutuz etetea, behar den doikuntza egiteko (baina potentzia aldatzeagatik gertatzen da hori, ez konpainia aldatzeagatik).

Zenbat denbora behar da konpainia-aldaketa egiteko?

Normalean gurekin sinatutako kontratuaren ondoren egun gutxiren buruan burutzen da (zure banatzailearen mende dago zuzenean). Salbuespen gutxitan, aste pare bat iraun dezake.

Nola kontratatu dezaket?

Aukeratu azkenaldiko faktura bat, jaso HPKU zenbakia, eta 2 minutu baino ez duzu beharko kontratatzeko. Nahiago baduzu, deitu 900825336 zenbakira edo joan gertuen duzun Euskaltelen dendara.

6 €-ko deskontua hilero zure telefono-fakturan

Euskaltel ARGIA eta GASArekin kontratatzen baduzu argindarra, 6 €-ko deskontua aplikatuko dizugu hilero (BEZa barne) zuk nahi duzun Euskaltel linean.

Zure karbono-aztarna orekatzea

Gure gas-tarifa kontratatuz gero, zure kontsumoak eragindako karbono-aztarna orekatuko dugu; horretarako, gure lurraldeko basoak birlandatuko ditugu, gure ingurua are berdeagoa izan dadin.

Laguntza-kategoriak

Euskaltel - Ohiko galderak