ARGINDAR % 100 berdea eta hemengoa
-
Energia-iturri berriztagarriak -
Tokian eragingo dutena
% 100 berdea
Euskaltel ARGIA eta GASAk argindar % 100 berriztagarria, gure lurraldean ekoitzia eta merkea eskaintzen dizu; eta iraupen-konpromisorik gabe, gainera. Gure inguruko energia-iturri berriztagarrien instalazioetako jatorri-bermeen ziurtagiriak eskuratzeko konpromisoa dugu.
Energia-kontsumoak beti karbono-aztarna uzten duenez, proiektu ekologiko bati ekin diogu gure lurraldeko basoak berritzeko. Horri esker, GASA kontsumitzen duzun bakoitzean, gure ingurua zaintzen lagunduko duzu.
% 100 ekonomikoa
Ingurumenak kezkatzen gaitu, eta aurrezteko aukera eman nahi dizugu.
Merkatura egokitutako prezioan eskainiko dizugu energia. Izan ere, oso egitura eraginkorra dugu, eta, horri esker, aukera daukagu prezio lehiakorra eskaintzeko eta zure beharretara egokitzeko.
Gainera, lehen minututik zainduko zaitugu, efizientzia energetikoari eta aurrezteari buruzko aholkuak emango baitizkizugu hasieratik.
Euskaltelen bezeroei zuzeneko deskontuak egingo dizkiegu telefono-fakturan. Kontsumitzen duzun energia bakarrik ordainduko duzu, eta, gainera, telefonia-fakturan ere aurreztuko duzu, deskontua egingo baitizugu argia eta gasa gurekin kontratatzeagatik. Argia eta gasa kontratatzen badituzu, 9 €-ko deskontua egingo dizugu hilean (BEZa barne) zure telefono-fakturan. Pilatu deskontuak, eta aurreztu hilero.
Zalantzarik baduzu? Deitu guri, eta komeni zaizuna aukeratzen lagunduko dizugu
Ohiko galderak
Zer da Euskaltel ARGIA eta GASA?
Euskaltel ARGIA eta GASA lurraldeko argi % 100 berdea eta Espainiako etxeetarako gasa eskaintzen duen Euskaltelen zerbitzua da. Gure tarifek ez dute iraupen-konpromisorik. Gainera, basoberritze-proiektuak egiten ditugu, gure bezeroen gas-kontsumoak sortutako karbono-aztarna konpentsatzeko.
Euskaltelekoa izan behar dut Euskaltel ARGIA eta GASA kontratatzeko?
Ez. Edozein erabiltzailek eman diezaioke alta argiari eta/edo gasari Euskaltel ARGIA eta GASA zerbitzuarekin, baina Euskaltelen bezeroa bazara, hainbat abantaila eta deskontu izango dituzu.
Aldaketa egiteko unean, argirik gabe geratuko naiz?
Ez. Ez da beharrezkoa instalazioa aldatzea edo etxebizitzan ezer ukitzea. Ez luke etenik egon behar. Aldaketa automatikoki egiten du banatzaileak. Potentzia aldatzen baduzu, baliteke argia 5 bat minutuz etetea, behar den doikuntza egiteko (baina potentzia aldatzeagatik gertatzen da hori, ez konpainia aldatzeagatik).
Zenbat denbora behar da konpainia-aldaketa egiteko?
Konpainia elektrikoa aldatzeko prozesua erraza eta azkarra izaten da.
Gehienetan, gurekin sinatu, eta 2-7 egun bitartean gauzatu ohi da aldaketa (zure banatzailearen mende dago hori). Hala ere, legez 21 egunera arte atzeratu daiteke, baina ez gehiago.