Bezeroaren gunea

Aurrezteko unea da

  • Zure kontsumoa aztertuko dugu
  • Konparatu zure bizilagunekin

Jakin zer egin dezakezun gurekin aurrezteko

Optimizatu zure potentzia eta aurreztu

Zure ohituren berri jakin ondoren, potentzia optimizatzen lagunduko dizugu, behar duzuna bakarrik erabil dezazun.

Zure kontsumoa aztertuko dugu

Lehenengo hilabeteetan, zure kontsumoa eta potentzia aztertuko ditugu, eta zure aurrezki-gomendioak pertsonalizatuko ditugu.

Konparatu zure bizilagunekin

Zure etxebizitzaren antzeko beste batzuen kontsumoa erakutsiko dizugu, zure etxearen efizientzia energetikoa hobetu ahal izan dezazun.

Gure energiak aurrezten lagunduko dizu

Konpainia tradizionalek egitura eta kostu handiak dituzte, eta, beraz, ez dira hain eraginkorrak aurrezteko. Gu, berriz, ohituta gaude efizientziarekin, eta horregatik ematen dizkizugu kontsumoan eta fakturan aurrezteko gomendioak.

Hain zuzen ere, gure tarifak eta produktuak merkatuaren egungo beharretara egokitzen ditugu; jasangarritasuna eta ingurumena ahaztu gabe, gainera. Etorkizun hobea nahi dugu guztiontzat.

Euskaltel - Gure energiak aurrezten lagunduko dizu

Zure energia kudeatzeko aplikazio bat

Badakigu garrantzitsua dela zure aurrezkia kontrolatzea. Horregatik, aplikazio bat sortu dugu zuretzat, nonahi zaudela ere aukera izan dezazun zure eremu pribatura sartu eta zure kontsumoa ikusteko, fakturak eta deskontuak kontsultatzeko, potentzia doitzeko edo beste edozein izapide egiteko.

Euskaltel - Zure energia kudeatzeko aplikazio bat

Zalantzarik baduzu? Deitu guri, eta komeni zaizuna aukeratzen lagunduko dizugu

Doan deituko dizugu

Ohiko galderak

Zer da Euskaltel ARGIA eta GASA?

Euskaltel ARGIA eta GASA lurraldeko argi % 100 berdea eta Espainiako etxeetarako gasa eskaintzen duen Euskaltelen zerbitzua da. Gure tarifek ez dute iraupen-konpromisorik. Gainera, basoberritze-proiektuak egiten ditugu, gure bezeroen gas-kontsumoak sortutako karbono-aztarna konpentsatzeko.

Euskaltelekoa izan behar dut Euskaltel ARGIA eta GASA kontratatzeko?

Ez. Edozein erabiltzailek eman diezaioke alta argiari eta/edo gasari Euskaltel ARGIA eta GASA zerbitzuarekin, baina Euskaltelen bezeroa bazara, hainbat abantaila eta deskontu izango dituzu.

Aldaketa egiteko unean, argirik gabe geratuko naiz?

Ez. Ez da beharrezkoa instalazioa aldatzea edo etxebizitzan ezer ukitzea. Ez luke etenik egon behar. Aldaketa automatikoki egiten du banatzaileak. Potentzia aldatzen baduzu, baliteke argia 5 bat minutuz etetea, behar den doikuntza egiteko (baina potentzia aldatzeagatik gertatzen da hori, ez konpainia aldatzeagatik).

Zenbat denbora behar da konpainia-aldaketa egiteko?

Konpainia elektrikoa aldatzeko prozesua erraza eta azkarra izaten da.
Gehienetan, gurekin sinatu, eta 2-7 egun bitartean gauzatu ohi da aldaketa (zure banatzailearen mende dago hori). Hala ere, legez 21 egunera arte atzeratu daiteke, baina ez gehiago.

Euskaltel - Ohiko galderak