Lagun Planaren lege-baldintzak
Lagun plana bezeroak saritzeko programa bat da, zeinean lagunei, senitartekoei edo ezagunei Euskaltel ARGIA eta GASA enpresarekin argindarra kontratatzeko gomendatzen dieten bezero guztiak saritzen baitira.
Euskaltel ARGIA eta GASAren bezeroa bazara eta lagun bat aurkeztu nahi baduzu (Aurkezlea), baldintza hauek bete behar dituzu:
Argindar-kontratu bat eduki behar duzu lagun/senitarteko/ezagun bat aurkeztu eta sustapen honetaz baliatzeko.
Laguna aurkezteko unean, lagunak Euskaltel ARGIA eta GASA kontratatzeko unean eta hark deskontua jasotzen duen bitartean aktibo egon beharko duzu Euskaltel ARGIA eta GASAn, eta egunean izan beharko dituzu zure ordainketa guztiak.
Zure lagunak Euskaltel ARGIA eta GASArekin argindar-kontratatua aktibatutakoan, lehen 5 €-ak deskontatuko dizkizugu hurrengo argindar-fakturatik (zergak barne), betiere baldin eta zure lagunak aktibo segitzen badu eta une horretan Euskaltel ARGIA eta GASAren ordainketak egunean baldin baditu.
Argindar-faktura bakoitzeko Lagun Plan bat aplikatuko da, eta gehienez ere 5 €-ko deskontua (zergak barne). Deskontua fakturaren zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko hori gorde egingo da, hurrengo fakturetan deskontatzeko. Bajako fakturetan ez da deskonturik aplikatuko.
Zu aurkezle izan eta arrakastaz egindako aurkezpen bakoitzeko, gehienez ere 20 € jasoko dituzu deskontutan fakturetan (zergak barne), eta aurkezpen-kopurua ez dago mugatuta. Nahi adina aldiz gomendatu dezakezu.
Euskaltel ARGIA eta GASAren bezero batek lagun gisa aurkeztu bazaitu (Aurkeztua), baldintza hauek bete behar dituzu:
Aurkeztua izanik, Lagun planaren bidez kontratatu behar duzu Euskaltel ARGIA eta GASA; hots, Euskaltel ARGIA eta GASAko bezero batek Euskaltel ARGIA eta GASAren bezero berri bat aurkeztu behar du. Kontratua aktibatutakoan, 5 €-ko deskontua egingo dizugu (zergak barne) lehen argindar-fakturatik, betiere ordainketetan egunean bazaude. ARGIA eta GASAren bezeroak —hots, aurkezleak— aktibo egon behar du lagun berria aurkezteko unean, lagun berriak Euskaltel ARGIA eta GASA kontratatzeko unean eta fakturan deskontua jasotzeko unean.
Gehienez ere Lagun Planeko deskontu bat aplikatuko da jaulkitako faktura bakoitzeko, eta gehienez ere 5 €-ko deskontua (zergak barne). Deskontua fakturaren zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko hori gorde egingo da, hurrengo fakturetan deskontatzeko. Bajako fakturetan ez da deskonturik aplikatuko.
Aurkeztu gisa, gehienez ere 20 € jasoko dituzu deskontutan zure fakturetan (zergak barne).