Argindar-tarifa
Euskaltel ARGIA eta GASA harro dago eskaintzen dizun zerbitzu gardenaz eta fakturan ezustekorik ekarriko ez dizun zerbitzua emateaz. Tarifa nahasgarri asko aplikatu beharrean, argi adieraziko dizugu zein den oinarrizko tarifa, eta nola atera etekinik handiena.
2021eko ekainaren 1etik, elektrizitate-merkatuak tarifa orokor bat du, sarbide-sari izenez ezaguna, eguna kontsumoko hiru ordu-tartetan banatzen duena: haraneko orduak, ordu lauak eta puntako orduak. Energiak prezio desberdina dauka tarte bakoitzean, energia-eskaera handieneko uneen arabera. Gauza bera gertatzen da potentziarekin ere, haraneko tartea eta puntako tartea baititu. Hiru tarte horiekin, zure energia-kontsumoa eguneko une merkeenetan banatu dezakezu. Gurekin, ez duzu ordutegiez kezkatu beharrik. Izan ere, oraingoz, prezio finkoko ARGI-tarifa bakar bat dugu egun guztirako.
Euskaltel ARGIA eta GASAk bere bezeroei argindarraren fakturan aurrezten lagundu nahi die. Horregatik, zure kontsumoa aztertuko dugu lehenengo hilabeteetan, zure fakturan aurrezten lagunduko dizuten ohitura-aldaketak gomendatzeko. Gure bezero-arretako taldea beti dago laguntzeko prest, edozein zalantza edo arazo duzula ere.
Aprobetxatu topera Euskaltel ARGIA eta GASAren 24 orduko prezio finkoko argindar-tarifa, eta hasi fakturan aurrezten. Jar zaitez gaur bertan gurekin harremanetan.
Tarifa honen kondizioak kWh-aren truke ordaintzen duzun prezioan oinarritzen dira. Prezio hori ez da aldatzen, kontsumoa eguneko edozein ordutan egiten duzula ere. Eta, gainera, tarifa honek badu abantaila gehigarri bat: prezioa 6 hilabetetik behin eguneratzen da, merkatuaren arabera. Beraz, elektrizitate-merkatuak kostuak murrizten baditu, irabazten aterako zara.
Bestalde, Euskaltelen telefonia-bezeroa bazara, hilean 6 €-ko deskontua izango duzu (BEZa barne) fakturan, argindarra gurekin kontratatzen baduzu. Gasa ere gurekin kontratatzen baduzu, beste 3 €/hil (BEZa barne) aurreztuko dituzu.
Euskaltel ARGIA eta GASAren tarifei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzeko modu bat baino gehiago duzu, guztiak ere doakoak. Euskaltel ARGIA eta GASAko bezeroek eta bezero ez direnek harremanetarako helbide elektroniko bat eta telefono-zenbaki bat dituzte. Doako dei bat ere eska daiteke webgunean. Euskaltel ARGIA eta GASAko erabiltzaileek badute beste aukera bat ere: aplikazioa erabiliz eta bezeroaren gunetik jartzea gurekin harremanetan.
Ez itxaron gehiago Euskaltel ARGIA eta GASArekin zure fakturan aurrezten hasteko.