Bezeroaren gunea
  1. Euskaltel ARGIA eta GASA
  2. Ohiko galderak
  3. Energia eta Euskaltel ARGIA eta GASA
  4. Energia % 100 berriztagarria

Energia % 100 berriztagarria

Euskaltel ARGIA eta GASAk ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa du. Horregatik, jatorri % 100 berriztagarriko energia ziurtatua bakarrik erosten dugu, gure lurraldeko instalazioetako jatorri-bermearen ziurtagiriak dituena.

Energia berriztagarria garrantzitsua da, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten dituelako, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen duelako, eta teknologia garbi eta eraginkorragoen garapena bultzatzen duelako. Gainera, jasangarria izateak ez du esan nahi dirua aurreztuko ez duzunik. Izan ere, gure tarifak lehiakorrak dira, eta argindar-fakturan aurrezten laguntzen diete gure bezeroei.

Parte hartu etorkizun jasangarriago bat eraikitzen, Euskaltel ARGIA eta GASArekin. Kontratu gure zerbitzuak gaur bertan, eta hasi aurrezten, gure ingurunea zaintzeaz batera.

Euskaltel ARGIA eta GASAko ARGI-tarifa guztiek ezaugarri komun bat dute: erabiltzen duzun energia berdea eta jatorri berriztagarrikoa da. Gasa kontratatzen baduzu ere, ingurumenari lagunduko diozu, geu arduratuko baikara zure kontsumoaren karbono-aztarna konpentsatzeaz. Izan ere, basoak berritzen ditugu, gure ingurunea are berdeagoa izan dadin.

Gure 24 orduko prezio finkoko ARGI- eta GAS-tarifek ezaugarri komun bat dute: prezio jakin bakar bat ordaintzen duzu kontsumoaren truke, kontsumo-orduak edozein direla ere. Gainera, beste abantaila bat ere baduzu: prezio finko hori 6 hilabetean mantentzen da. Denbora hori igaro ondoren, uneko energia-merkatuko prezioen arabera eguneratzen da, eta beste 6 hilabetez mantentzen da. Gainera, gure tarifetan ez dugu iraupen-konpromisorik.

Eraginkortasun energetiko handia lortuko duzu gure tarifekin, azterketak egin eta zure kontsumoaren araberako iradokizunak egingo baitizkizugu. Hala, aurreztu egin ahal izango duzu, eta, aldi berean, zure energia-premiak bete. Gainera, negozio bat baduzu edo autonomoa bazara, argindarrerako plan espezifiko bat izan dezakezu, zeinean prezio finkoan ordainduko baituzu kWh. Kasu horretan ere, energia berdea eta berriztagarria kontsumituko duzu, eta ez duzu iraupen-konpromisorik izango.

  1. Euskaltel ARGIA eta GASA
  2. Ohiko galderak
  3. Energia eta Euskaltel ARGIA eta GASA
  4. Energia % 100 berriztagarria

euskaltel.eus-en dituzu zure etxerako mugikorreko eta zuntzeko eskaintza guztiak.

Gainera, Euskaltelen eta Euskaltel ARGIA eta GASAren bezeroa bazara, gutxiago ordainduko duzu zure telefono-fakturan betiko.

Euskaltelen bezero izanik...

Zenbat eta kontratu gehiago ARGIAn eta GASean, orduan eta deskontu gehiago.

Euskaltel.eus