Bezeroaren gunea
  1. Euskaltel ARGIA eta GASA
  2. Ohiko galderak
  3. Energia eta Euskaltel ARGIA eta GASA
  4. Euskalteleko bezeroentzat bakarrik da?

Euskalteleko bezeroentzat bakarrik da?

Ez, edonork kontrata dezake Euskaltel ARGIA eta GASAko argindarra, gure tarifa lehiakorrak eta gure lurraldeko energia % 100 berriztagarria eskuratzeko.

Gainera, orain, hilean 9 €-ko deskontua eskaintzen dugu (BEZa barne) hautatzen duzun Euskalteleko linean, argia eta gasa kontratatzen badituzu. Zuk erabakitzen duzun linean aplikatuko da deskontu hori: zeurea, senideren batena edo lagun batena izan daiteke. Gurekin argindar-kontratu bat baino gehiago baduzu, nahi adina deskontu pilatu ditzakezu.

Euskaltel ARGIA eta GASAk zerbitzu gardena eta ingurumenarekiko konprometitua eskaini nahi dizu. Gure bezero-arretako taldea beti dago laguntzeko prest, edozein zalantza edo arazo duzula ere.

Euskaltel ARGIA eta GASAko tarifak eskuratu eta haien abantailez gozatu nahi duten erabiltzeek alta eman dezakete, lehendik konpainiako bezero ez baziren ere.

Argindarra prezio finkoan 24 orduz tarifa eskuratu dezakezu, besteak beste. Tarifa horrekin, prezio bera ordainduko duzu 6 hilabetean, merkatuko aldaketak gorabehera eta etxetresna elektrikoak edozein ordutan pizten dituzula ere. Kontsumitzen duzuna ordainduko duzu, eta kWh-aren prezioa ez da aldatzen egunean zehar.

Bestalde, autonomoa bazara edo enpresa bat baduzu, Euskaltel ARGIA eta GASAko negozio eta enpresetarako tarifan eman dezakezu alta. Kasu horretan, autonomoentzako argindar-tarifa kontrata dezakezu: prezio finko bat ordainduko duzu energiaren truke, eta ez du iraupen-konpromisorik.

  1. Euskaltel ARGIA eta GASA
  2. Ohiko galderak
  3. Energia eta Euskaltel ARGIA eta GASA
  4. Euskalteleko bezeroentzat bakarrik da?

euskaltel.eus-en dituzu zure etxerako mugikorreko eta zuntzeko eskaintza guztiak.

Gainera, Euskaltelen eta Euskaltel ARGIA eta GASAren bezeroa bazara, gutxiago ordainduko duzu zure telefono-fakturan betiko.

Euskaltelen bezero izanik...

Zenbat eta kontratu gehiago ARGIAn eta GASean, orduan eta deskontu gehiago.

Euskaltel.eus