Bezeroaren gunea

Kontrata dezaket gasa euskaltel argia eta gasa-rekin?

Euskaltel ARGIA eta GASA aditua da bezeroei energia-kontsumoan aurrezten laguntzeko zerbitzuak ematen. Argi % 100 berdearen eta gasaren tarifei esker egin dezakegu hori. Gure zerbitzuak kontratatzen badituzu, prezio lehiakorra izateaz gainera, gure ingurunea ere zainduko duzu.

Gainera, GAS-tarifa finkoa kontratatzen baduzu gurekin, erraztasun berdinak izango dituzu zerbitzu batean nahiz bestean konpainiaz aldatzeko. Izan ere, orain kontratatuta daukazun gas-banatzaileak zure kontsumo-datuen berri emango digu, eta dagokion tarifa aplikatu ahal izango dugu. Horretaz gainera, guk egingo ditugu konpainia aldatzeko behar diren izapide guztiak, ez dezazun inolako kezkarik izan.

Euskaltel ARGIA eta GASAren gasa kontsumitzeko, orain duzun gas-instalazioa erabiltzen da. Beraz, ez da beharrezkoa teknikariak joatea doikuntzak eta egokitzeak egitera. Zerbitzuak ez du etenik izango, eta une oro izango duzu gasa.

Euskaltel ARGIA eta GASArentzat, garrantzitsua da gardentasunez jokatzea eta ezustekorik emango ez dizun zerbitzua ematea. Horregatik, GAS-tarifa ezin da hautatu, egin ohi duzun kontsumoaren araberakoa baita —informazio hori banatzaileak ematen digu zuzenean—. Zerbitzu pertsonalizatua da erabat, eta zure tarifa RL.1 (5.000 kWh/urte baino gutxiagoko kontsumoa), RL.2 (5.000-15.000 kWh/urte baino gutxiagokoa) eta RL. 3 (15.000-50.000 kWh/urte baino gutxiagokoa ) izango da (azken tarifa hori ez dugu eskaintzen).

Gainera, gure bezero-arretako taldea laguntzeko prest izango duzu une oro, dituzun zalantza eta kontsultak argitzeko. Gurekin harremanetan jartzeko, bezeroaren gunea, Euskaltel ARGIA eta GASA aplikazioa edo gure telefono-zenbakia erabil ditzakezu.

Aprobetxatu abantaila horiek guztiak. Bi minutu baino ez duzu behar online kontratatzeko. Kontratatu gure zerbitzuak gaur bertan.

Gogoan izan gure tarifek ez dutela iraupen-konpromisorik. Sustapen esklusiboak ere izango dituzu Euskalteleko bezeroa bazara: deskontuak izango dituzu telekomunikazio-zerbitzuetan edo gure energia-tarifetan.

Gas-zerbitzuan, tarifa zure kontsumoaren araberakoa da, baina kontuan izan behar da bi termino hauek baldintzatzen dutela prezioa:

Termino finkoa: GAS-hornikuntzagatik dagokizun tarifari lotzen zaion kostu finkoa da, egindako kontsumoa alde batera utzita.

Termino aldakorra: tarifari lotzen zaion kostua da, eta zure kontsumoak baldintzatzen du zuzenean.

Bazenekien gure bezeroen gas-kontsumoaren karbono-aztarnaren % 100 konpentsatzen dugula? Gure bezeroen gas-kontsumoa kalkulatzen dugu, eta zuhaitzak landatzen ditugu egindako CO2-emisioen proportzioan. Modu horretan, gure lurraldeko eremu batzuk basoberritzen eta gure ingurua are berdeagoa egiten laguntzen dugu.

Has ezazu kontratazio-prozesua online, edo deitu iezaguzu doan; bi minutuan egingo ditugu gestio guztiak, gas-zerbitzua izan dezazun Euskaltel ARGIA eta GASArekin.