Nola ezartzen da Euskaltel ARGIA eta GASAren prezioa?
Energiaren prezio erreala etengabe aldatzen da, une bakoitzeko ekoizpenaren eta eskaeraren arabera. Euskaltel ARGIA eta GASArentzat, garrantzitsua da gardentasunez jokatzea eta gure bezeroei aurrezten laguntzea. Horregatik, prezioak 6 hilabetez izoztuko ditugu, kontratua egiten duzun unean. Denbora hori igaro ondoren, merkatuaren arabera doituko dugu prezioa, modu horretan errazagoa izango baita zure fakturan aurreztu ahal izatea.
Nola alderatzen dira gure prezioak beste konpainia batzuekin?
Euskaltel ARGIA eta GASA harro dago eskaintzen dituen prezio lehiakorrez, merkatuaren eta kontsumitzaileen errealitatera doitzen baitira. Horretaz gainera, deskontu ugari eskaintzen ditugu, bai Euskalteleko bezeroa bazara, bai Lagun planaren bidez etorri bazara.
Bestalde, Euskaltel ARGIA eta GASAk eskaintzen dituen argi % 100 berdearen eta gasaren bi tarifa nagusiak aurreztera bideratuta daude, eta, horrekin batera, kontsumitzaileen premiak gogobetetzeko helburua ere badute.
Gainera, gure tarifek ez dute iraupen-konpromisorik, eta, kontratua egiteko, ez duzu agiri mordo bat bete eta hornidura-etenik jasan beharko.
Nola aurreztu dezaket Euskaltel ARGIA eta GASArekin?
Bezeroek argindarraren eta gasaren fakturan aurreztu dezaten nahi du Euskaltel ARGIA eta GASAk. Prezio merkeak izateaz gainera, Euskaltelen telefono-linearen bat baduzu, 6 €/hil-eko deskontua (BEZa barne) eskainiko dizugu hautatzen duzun Euskalteleko linean, argindarra kontratatze hutsagatik; eta, gasa ere gehitzen baduzu, hileko beste 3 € lortuko dituzu (BEZa barne). Deskontua zure linea batean edota lagun edo senide baten linean erabil dezakezu. Eta argindar-kontratu bat baino gehiago baduzu, deskontuak metatzen joan zaitezke hilero, harik eta telefono-linea doan atera arte!
Gehiago jakin nahi baduzu Euskaltel ARGIA eta GASArekin zure argindar- edo gas-fakturan aurrezteari buruz, jar zaitez gurekin harremanetan. Gure bezero-arretako taldea beti dago laguntzeko prest, edozein zalantza edo arazo duzula ere.
Eskaintzen dizugun energia-motari eta hura kontrolatzeko eta kudeatzeko moduari esker, hilero aurreztuko duzu argindar- eta gas-fakturan. Bi faktorek eragiten dute hori. Batetik, gure argindarra erabat berdea eta berriztagarria da, eta gure lurraldeko jatorri-bermeko ziurtagiriak ditu. Bigarrenik, merkatuak ezartzen dituen parametroetara egokitzen dira gure prezioak, eta, horregatik, argiak izango gara beti zure fakturan.
Gainera, zure kontsumoa ikusteko, zure fakturak kontrolatzeko eta aurrezteko bidea ematen dizugu Euskaltel ARGIA eta GASA aplikazioaren bide. Han, zure energia-kontsumoari buruzko informazio xehatua aurkituko duzu, eta hilero aurrezten lagunduko dizuten zenbatespenak egin ahal izango dituzu; zure potentzia ere aztertu ahal izango duzu, benetan behar duzuna baino gehiago ordaintzen ari zaren jakin ahal izateko. Ahalik eta gutxiena ordainduta zure kontsumo-premiak asebete ditzazun nahi dugu.