Nola pasatuko naiz euskaltel argia eta gasa-ra? badu kosturik?
Merkaturatzailea aldatzea doakoa da. Zure egungo konpainian penalizazioa duen iraupenen bat baldin badago, prozesutik kanpoko alderdia da hori (batzuetan, prezio finkoko tarifetan gehitzen dituzte, adibidez).
Zure egungo konpainiak halako baldintzaren bat izan dezakeela uste baduzu, azter ezazu ondo, aldaketa egin aurretik. Gero, aldatzeko prozesua oso erraza da. Nahikoa da zure datuak eta HPKUa (hornidura-puntuaren kode bateratua) ematea; HPKUa fakturan dator. Gure webgunean egin dezakezu aldaketa 2 minutu baino gutxiagoan; bestela, 1730 zenbakira deitu dezakezu, edota zure Euskaltel dendara ere joan zaitezke.
Eguneko 24 orduetarako prezio finkoko gure ARGINDAR-tarifan, kWh-aren prezioa egonkor mantentzen da egun guztian, kontsumoa zer ordutan eta zer egunetan egiten den kontuan hartu gabe. Gainera, sei hilabetean mantenduko dizugu prezioa, eta denbora hori igarotakoan eguneratuko dugu. Tarifa honek badu beste abantaila bat ere: ez du iraupen-konpromisorik, eta, aldatu nahi izanez gero, ez da penalizaziorik ordaindu behar.
Bestalde, Euskaltel ARGIA eta GASAk eguneko 24 orduetarako prezio finkoko ARGINDAR-tarifa bat du negozio eta enpresentzat ere.
Tarifa horien osagarri, egun osorako prezio finkoko gas-tarifa bat ere kontrata dezakezu. Tarifa horrek, gainerakoek bezala, ez du iraupen-konpromisorik, eta prezioa aldaketarik gabe mantentzen da sei hilabetean.
Euskalteleko bezeroa bazara eta argia eta gasa kontratatzen badituzu Euskaltel ARGIA eta GASArekin, 9 €-ko deskontua (BEZa barne) izango duzu hilero zure telefonia-fakturan. Egiten duzun argi- eta gas-kontratu bakoitzak zure telefono-fakturan aurrezten lagunduko dizu hilero. Kontratatu online 2 minutuan edo deitu 1730 zenbakira; guztiaz arduratuko gara, ez dezazun agiri mordo bat bete.