Kostua du potentzia aldatzeak?
Potentzia aldatzeak kostu arautu bat du beti. Banatzaileak Euskaltel ARGIA eta GASAren bidez kobratzen ditu kostu horiek; gu bitartekariak baino ez gara. Gainera, gastu saihetsezina da.
Bi zenbatekok osatzen dute kostu hori. Batetik, 10,94 € (BEZa barne) kobratzen dira aldaketak egiteko, edozein dela ere aldaketa. Bestetik, potentzia areagotzen baduzu, 4,50 € inguru kobratuko zaizu gehitutako 0,1 kW bakoitzeko.
Adibidez: potentzia jaisten baduzu, 10,94 € ordainduko dituzu. Aldiz, kontratatutako potentzia 0,2 kW areagotzen baduzu, 19,92 € ordainduko dituzu (aldaketa egiteagatik 10,94 €, eta potentzia areagotzeagatik 8,98 € ).
Aldaketaren kostua zenbatets dezakezu gure salmenta-formularioan sartu eta hirugarren urratsera iritsita (“Zure argindar-produktua”). Kontuan izan behar duzu, halaber, Kanarietan bizi bazara IGICa aplikatuko zaizula BEZaren ordez (hala ere, batzuetan gerta daiteke ez aplikatzea).
Gure alta-prozesuan argi banatuta ikusiko dituzu kostu posibleak, eta, zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, agente batek doan lagundu diezazun behar duzun guztian.
Euskaltel ARGIA eta GASAk gomendatzen du potentzia bera mantentzeko beti, betiere erabiltzailearen premiak asko aldatzen ez badira, kasu horretan beharrezkoa izango baita potentzia areagotzea edo murriztea. Hori gertatzen bada, ezinezkoa izango da kostu hori saihestea; horrenbestez, potentzia-aldaketak saihestea izango da beti helburua.
Gaur egun, aukera dago Euskaltel ARGIA eta GASAko aditu bati potentzia-aldaketari buruzko kontsulta egiteko. Gainera, potentzia optimizatzeko zerbitzu bat ere badugu, bezero bakoitzak behar duen potentzia izan dezan, eta, gainera, fakturan aurrezteko aukera izan dezan (batez beste 60 € urteko).
Kontuan izan behar da behar dena baino potentzia handiagoa izanez gero faktura ere altuagoa izango dela; aldiz, beharrezkoa baino potentzia baxuagoa izanez gero, faktura merkeagoa izango da, baina premiak ez dira estaliko. Helburua da premiak gogobetetzearen eta ahalik eta prezio merkeena ordaintzearen arteko oreka aurkitzea.