Prezioak igo daitezke?
Argindarraren prezio ofizial orokorra ordutik ordura aldatzen da, une jakin horretako eskaintzaren eta merkatuko eskaeraren arabera. Kontsumo altua dagoenean (oro har biztanleriarena), merkatuak energia-iturri garestiagoetara jo behar du, biztanleria hornidurarik gabe ez uzteko. Ezusteko gertaera meteorologiko handiak daudenean (bero-boladak edo elurteak, adibidez), gauza bera gertatzen da.
Zergatik alda daitezke gure prezioak 6 hiletik behin? Prezio finko bat bermatzen dugu 6 hilabetez eguneko 24 orduetarako, baina 6 hiletik behin prezioak berraztertu eta doitu egiten ditugu merkatuaren arabera. Gure prezioetan ez duzu bat-bateko igoerarik izango sei hilabete horietan (estatuak araututako kostuak alde batera utzita). Denbora horretan, kontsumoa zer egunetan eta ordutan egiten den kontuan hartu gabe, energiaren kostua ez da aldatuko.
Dena den, sei hilabetean ikusten baduzu prezio berria ez dela zure ahalbideetara egokitzen, baja eman dezakezu edozein unetan, gure tarifek ez baitute iraupen-konpromisorik.
Euskaltel ARGIA eta GASAk zuri aurrezten laguntzeko konpromisoa du. Horregatik, beti eskainiko dizkizugu fakturan deskontuak eskuratzeko moduak. Horietako modu bat Euskalteleko bezeroa izatea da, hilean 9 €-ko deskontua (BEZa barne) izango baituzu fakturan, gurekin argia eta gasa kontratatzean. Horretaz gainera, lagun bat ekartzen baduzu, bakoitzak 20 €ko deskontua izango duzue fakturan (BEZa barne; bakoitzak 5 € fakturan, 4 hilabetez).
2 minutu baino ez duzu beharko online kontratatzeko, eta aurrezten hasteko prest izango zara. Nahiago baduzu, 1730 zenbakira deitu diezagukezu, eta aholku emango dizugu doan eta konpromisorik gabe.