Zenbat aurreztuko dut euskaltel argia eta gasa-rekin?
Euskaltel ARGIA eta GASA saiatzen da bezeroei argindarraren fakturan aurrezten lagunduko dieten tarifa lehiakorrak eskaintzen.
Konpromisoa dugu zerbitzu gardena eskaintzeko, fakturan ezustekorik gabe. Edozein zalantza edo arazo baduzu, gure bezero-arretako taldea beti dago laguntzeko prest.
ARGI- eta GAS-tarifa lehiakorrak eskaintzen dizkizugu, eta ingurumenari laguntzen diogu; baina, horretaz gainera, deskontu metagarriak eskaintzen dizkizugu, eta betiko (kontratuak indarrean dituzun artean), Euskalteleko bezeroa bazara. Eskuratu Euskalteleko bezeroentzako hilean 6 €-ko deskontu esklusiboa (BEZa barne) argindarra kontratatuta, eta beste 3 € gasa gehituta. Gainera, ez duzu inolako iraupen-konpromisorik izango. Euskaltel ARGIA eta GASAko tarifekin, ez duzu prezio-aldaketez eta ordutegiez kezkatu beharko, energiaren prezioa mantenduko baitizugu 6 hilabetean.
Euskaltel ARGIA eta GASAk aurreztera eramango zaitu zuzenean, fakturaren eduki guztia xehetasun osoz ulertzen lagunduko dizun teknologia baitaukagu. Zure gastuak eta kontsumo-maila zehazki zenbatekoak diren jakin dezazun da helburua. Gainera, badakigu potentziak zer-nolako garrantzia eta eragina duen fakturetan. Horregatik, potentzia optimizatzen duen zerbitzu bat dugu, zure premiak gogobete ditzazun zure benetako premiekin bat ez datozen gastuak ordaintzeko beharrik gabe.
Bestalde, Euskaltel ARGIA eta GASAk badaki enpresaren eta erabiltzailearen arteko zuzeneko harremanak zenbateraino laguntzen duen arazoak bizkor eta eraginkortasunez konpontzen. Gainera, uneren batean behar dena baino gehiago ordaindu behar izateko aukerak murrizten dira. Gurekin harremanetan jartzeko zenbait modu dituzu. Bezeroa bazara, gure aplikazioa erabil dezakezu, edota zure bezero-eremutik sartu. Ez bazara bezeroa, telefonoz deitu diezagukezu edo guk deitzeko eskatu, doan eta konpromisorik gabe.