Bezeroaren gunea
  1. Euskaltel ARGIA eta GASA
  2. Ohiko galderak
  3. Energia eta Euskaltel ARGIA eta GASA
  4. Zer da Euskaltel Argia eta Gasa?

Zer da euskaltel argia eta gasa?

Euskaltel ARGIA eta GASA Euskaltelen zerbitzu bat da, Espainiako etxeetarako argindarra eta gasa eskaintzen dituena. Zerbitzu erraza ematen du, iraupen-konpromisorik eta alferrikako zerbitzurik gabea. Gainera, ingurumena zaintzeko konpromisoa dugunez, energia merkea eta % 100 berdea eskaintzen dugu, gure lurraldeko jatorri berriztagarrien bermeen ziurtagiriak dituena. Gainera, basoberritze-proiektuak egiten ditugu gure lurraldean, gure bezeroen gas-kontsumoak eragindako karbono-aztarna konpentsatzeko.

Zergatik aukeratu Euskaltel ARGIA eta GASA?

Aurreztu egingo duzulako: Gure tarifak merkeak dira. Argindarraren eta gasaren fakturan aurrezten laguntzen diegu bezeroei, eta hileko deskontu finkoak eskaintzen dizkiegu Euskalteleko bezero izateagatik eta lagunak edo bigarren etxebizitza bat ekartzeagatik.

Bezero-arretagatik: Euskalteleko bezero-arretako taldea beti dago laguntzeko prest, edozein zalantza edo gorabehera duzula ere. Aplikazio bat ere badugu, gure bezeroek behar dituzten gestio guztiak egin ditzaken edonoiz eta edonon.

Kontzientzia ekologikoagatik: Argindar % 100 berriztagarria eta gure lurraldean ekoitzia eskaintzeko konpromisoa dugu, etorkizun jasangarri eta berdeago bat lortzen laguntzeko. Gainera, gas-kontsumoak eragindako karbono-aztarna konpentsatzen dugu, gure inguruneko basoak berrituz; hala, gure lurraldea oraindik berdeago bilakatzen dugu.

Zure etxerako edo negoziorako energia berriztagarria eta ekonomikoa emango dizun aukera bat nahi baduzu, Euskaltel ARGIA eta GASA zuretzat da. Kontrata ezazu orain, eta hasi aurrezten.

Nolakoak dira gure tarifak?

Euskaltel ARGIA eta GASAk konplikaziorik gabeko ARGINDAR-tarifa bat eskaintzen dizu, prezio finkoa duena eguneko 24 orduetan, aldaketarik gabe kontratatu eta hurrengo 6 hilabeteetan, eta inolako iraupen-konpromisorik gabe. Tarifa horrekin, ez duzu ordu-tarteez eta etengabeko prezio-igoerez kezkatu beharko.

Tarifa horrek badu beste ezaugarri bat: lehenengo 6 hilabeteetan, bezeroak prezio finko bat ordaintzen du energiaren truke. Aldi hori igaro ondoren, prezio hori merkatuaren arabera eguneratu daiteke. Gainera, eskuratuko duzun energia guztia jatorri naturalekoa eta berriztagarria da, eta, Euskaltelekoa bazara, askoz gehiago aurreztu ahal izango duzu zure fakturan. Telefoniako bezeroa bazara eta argindarra kontratatzen baduzu, hilean 6 € (BEZa barne) aurreztuko dituzu fakturan. Eta, gasa kontratatzen baduzu, beste 3 €-ko deskontua (BEZa barne) izango duzu hilero.

Prezio lehiakorreko **GAS-tarifa **bat ere badugu, zure energia-fakturan ez ezik telefonia-fakturan ere aurrezten lagunduko dizuna, dagoeneko Euskalteleko bezeroa bazara. Tarifa horrekin, halaber, termino aldakor bakar bat izango duzu eguneko 24 orduetan, eta prezio bera izango duzu 6 hilabetean, iraupen-konpromisorik gabe. Gainera, Euskaltel ARGIA eta GASArekin gasa kontratatzen baduzu, zure karbono-aztarna konpentsatzen lagunduko duzu, gure basoak berrituko baititugu. Ezagutu Bosquia proiektua

Autonomoa bazara edo negozio bat baduzu, gehiago aurrezteko eta efizientzia hobetzeko aukera izango duzu, Euskaltel ARGIA eta GASAko negozio-tarifarekin. Tarifa horrekin, prezio finko eta merkea izango duzu 24 orduetan, iraupen-konpromisorik gabe. Modu horretan, erabat kontrolatuko duzu zure kontsumoa, eta modu ordenatuagoan planifikatu ahal izango dituzu gastuak. Gainera, zer potentzia behar duzun hautatzeko aukera emango dizugu, zure negozioaren premietara eta tamainara ondoen egokitzen dena aukeratu dezazun.

Tarifa horiek kontratatzea eta alta ematea bizkor eta erraz egiten da, baita konpainia aldatu behar baduzu ere. Online egin dezakezu, gertuen duzun Euskalteleko dendara joanda, edo 1730 zenbakira deituta (doakoa da).

  1. Euskaltel ARGIA eta GASA
  2. Ohiko galderak
  3. Energia eta Euskaltel ARGIA eta GASA
  4. Zer da Euskaltel Argia eta Gasa?

euskaltel.eus-en dituzu zure etxerako mugikorreko eta zuntzeko eskaintza guztiak.

Gainera, Euskaltelen eta Euskaltel ARGIA eta GASAren bezeroa bazara, gutxiago ordainduko duzu zure telefono-fakturan betiko.

Euskaltelen bezero izanik...

Zenbat eta kontratu gehiago ARGIAn eta GASean, orduan eta deskontu gehiago.

Euskaltel.eus