Zer da hpku-a?
HPKUa (hornidura-puntuaren kode bateratua) zure hornidura-puntua identifikatzeko erabiltzen dugu. Zure argindar-kontagailuaren NANaren antzeko zerbait da. Kontagailu bakoitzak bere kodea du. Hala, aldaketa behar bezala eta ahalik eta bizkorren egiten dela bermatzen dugu.
Ez dakizu non dagoen? Zure egungo konpainiaren faktura bat hartu, eta datuen atalean bilatu behar duzu. Ikusiko duzu 20 eta 22 karaktere bitarteko kode bat dela, letrak eta zenbakiak dituena.
Hala ere, batzuetan ez da erraza argiaren faktura bat behar bezala irakurri eta interpretatzea. Horregatik, Euskaltel ARGIA eta GASAk erraztasunak ematen dizkizu, eta bide bat baino gehiago eskaintzen dizu behar duzuna kontsultatzeko. Dagoeneko bezeroa bazara, doan deitu dezakezu 1720 zenbakira, gure langileekin hitz egiteko; edo [email protected] helbide elektronikora ere idatz dezakezu. Bestela, Euskaltel ARGIA eta GASA aplikazioan sar zaitezke, eta behar duzunean lagunduko dizugu. Sare sozialak ere baditugu, eta haietan ere gustura lagunduko dizugu zure kontsultarekin; eta 1730 telefono-zenbakira ere deitu dezakezu, 2 minutuan Euskaltel ARGIA eta GASAra aldatzeko. Nahiago baduzu, deitzeko eska diezagukezu gure webgunean, eta aholku emango dizugu, doan eta konpromisorik gabe.