Zer potentzia behar du nire negozioak?
Eguneko 24 orduetan prezioa mantentzen duen 15 kWh bitarteko ARGINDAR-tarifa finko bat dugu zuretzat. Tarifa horrekin, ez duzu ordu-tarteengatik kezkatu beharko, eta prezio bakar bat ordainduko duzu egun guztian.
Autonomoa bazara eta etxetik edo bulego txiki batean lan egiten baduzu, ziurrenik nahikoa izango duzu 10 kW bitarteko potentziarekin. Pixka bat uler dezazun, ordenagailu batek 200-250 W behar ditu, gutxi gorabehera.
Enpresa edo lokal txiki bat baduzu, baliteke 15 kW inguru behar izatea. Kontratatzeko unean, kontuan hartu zer motatako negozioa duzun, zenbat potentzia beharko duzun zenbatesteko (esate baterako, sukalde handia duen jatetxe batek potentzia altua beharko du). Ongi aztertu eta zenbatetsi zenbateko potentzia beharko duzun.
Euskaltel ARGIA eta GASAra aldatzeko prozesua minutu gutxi batzuetan egiten da, eta webgunearen bidez, 1730 telefonora deituta edota zure Euskaltel dendara joanda egin daiteke.
Zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 1730 zenbakira deituta, ez bazara bezeroa.
Bezeroa bazara, doan deitu diezagukezu 1720 zenbakira, edo zure bezero-gunean sar zaitezke aplikaziotik, zure kontsulta guztiak argitzeko. Zure negozioaren premietara ondoen egokitzen den tarifa hautatzen lagunduko dizugu.