Aldatuz gero, hornidura-etenak izango ditut?
Ez, ez kezkatu. Euskaltel ARGIA eta GASAra aldatzea bizkorra eta erraza da: ez dago instalazioa aldatu beharrik, eta ez da ezer ukitu behar etxebizitzan. Aldaketa automatikoki egiten du banatzaileak.
Potentzia aldatzen baduzu, litekeena da argindarra 5 bat minutuz etetea doikuntza egiteko (baina potentzia aldatzeak eragiten du hori, ez konpainia aldatzeak).
Bestalde, Euskaltel ARGIA eta GASAra aldatzeko prozesua oso erraza da. Zure egungo argi-faktura bat hartu eta webgunera jo beharko duzu online kontratatzeko, edo doan deitu dezakezu 1730 zenbakira. Hortik aurrera, datu batzuk eman beharko dituzu, eta, prozesua amaitzean, zure kontratuaren izapideak behar bezala egin direla adierazteko abisatuko dizugu.
Konpainia-aldaketa egiteko unean, lehendik duzun potentzia mantentzea gomendatzen dizugu. Izan ere, potentzia aldatu gabe, kostu aratua eta hornidura-eten txikia saihesten dira, eta konpainia-aldaketa erabat doakoa izaten da. Hala, ez duzu izango kostu gehigarririk gurekin hasi eta berehala. Potentzia-aldaketaren kostua zure banatzaileak esleitzen du, ez Euskaltel ARGIA eta GASAk.