Bezeroa
Bezeroa

Arazoren bat duzu zure fakturarekin?

Fakturazioan ustekabekoren bat gertatzen bada, Euskaltel ARGIA eta GASAk irtenbideak ematen dizkizu beti. 1720 doako zenbakira deitu dezakezu, edo mezu elektroniko bat idatzi [email protected] helbidera. Arretaz aztertuko dugu zure kasua, guk berehala konpondu dezakegun zerbait den edo banatzailearen esku dagoen ikusteko. Kasu horretan, zure izenean egingo diegu erreklamazioa.

Zure fakturari buruzko zalantzaren bat baduzu, haren xehetasunak ikus ditzakezu Euskaltel ARGIA eta GASAko webguneko bezeroaren gunean, edo zuzenean sar zaitezke Euskaltel ARGIA eta GASA aplikaziotik. Han zaudela, sakatu “fakturak” aukera, zure fakturazioaren xehetasunak aztertzeko. Kontuan izan behar duzu hilabeteko 10. eta 15. egunen artean jasoko duzula faktura, betiere amaitu den hilabete naturalari dagokiona.

Kontratatuta daukazun zerbitzu bakoitza aparteko faktura batean agertuko da, zure kontsumoaren eta dagozkion kostuen xehetasun guztiekin.