Euskaltel argia eta gasa-ra igaro naiteke alokairuan banago?
Bai, noski. Alokairuko etxebizitza bateko errentariak nahi duen argindar-merkaturatzailea aukeratu dezake, gainerako zerbitzuekin bezala. Gainera, merkaturatzailea aldatzea erraza da, eta ez da ez instalaziorik ez bestelako aldaketarik behar.
Argindar-kontratu batean, etxebizitzaren titularrak ez du zertan izan kontratuaren titularra edo ordaintzailea.
Batzuetan, etxebizitza bateko errentariari iruditu dakioke hilero ordaintzen duen faktura gehiegizkoa dela egiten duen kontsumoaren aldean. Kasu horretan, baliteke jabeak kontratatuta daukan plana ez izatea egokiena errentariarentzat. Halakoetan, garrantzitsua da tarifa-aldaketa bat baloratzea, fakturak merkeagoak izan daitezen.
Euskaltel ARGIA eta GASAn, ordu-tarteei begira ibili gabe aurrezten lagunduko dizun ARGINDAR-tarifa finko bat dugu eguneko 24 orduetan. Horren osagarri gisa, zure kontsumo-premietara egokitzen den egun osoko GAS-tarifa finko bat ere badugu. Euskalteleko bezeroa bazara, 9 €-ko zuzeneko deskontua (BEZa barne) izango duzu hilero, argia eta gasa gurekin kontratatzeagatik.