Bezeroaren gunea

Ez dut faktura ulertzen

Faktura guztietan agertzen dira zenbait kontzeptu, eta haien berri emango dizuegu ondoren.

Argiaren fakturetan:

  • Hasteko, potentzia kontratatua dugu, zeinean bi prezio ikusten baitira, bi potentzia-tarte baitaude.
  • Ondoren, energia-kontsumoa dugu, zeinak hilabetean kontsumitzen diren kWh-ak adierazten baititu.

24 h-ko ARGINDAR-tarifa finkoak hiru tarteetako kontsumoa adierazten du, baina prezioa beti izango da berdina.

Beste kontzeptu batzuk ere jasotzen dira; adibidez, argindarraren gaineko zerga (gaur egun, % 5,11 aplikatzen zaie potentziari eta kontsumoari). Kontagailuaren alokairua ere badugu. Kontagailua banatzailearena da, eta haren prezioa ere gobernuak arautzen du, modeloaren arabera. Eta, azkenik, eremuaren arabera eta bezeroaren ezaugarriak kontuan hartuta dagokion zerga agertzen da.

Gas-fakturetan:

  • Termino finkoa ikusiko duzu lehenik eta behin: hilero gas-hornidura izateagatik ordainduko duzun kostua da, eta ez da zure kontsumoaren araberakoa.
  • Bigarrenik, termino aldakorra kontzeptua ikusiko duzu, hilabetean kontsumitu dituzun kWh-ei dagokiena.

Zure fakturan, gainera, beste kontzeptu batzuk ere agertzen dira, hala nola hidrokarburoen gaineko zerga, kontagailuaren alokairua (banatzailearena da) eta banatzailearen IRC kanona, zure banatzaileak auzokideen erkidego bateko jabe guztiei kobratzen diena gas-instalazioko mantentze-lanengatik.

Batzuetan, argindarraren faktura bateko alderdi guztiak irakurtzea eta ulertzea zaila izan daiteke, baina Euskaltel ARGIA eta GASAk behar duzun laguntza guztia emango dizu. Horretarako, nahikoa duzu gurekin harremanetan jartzea. Gainera, harremanetan jartzeko zenbait modu eskaintzen ditugu, bai bezeroentzat, bai bezero ez direnentzat.

Bezeroek harremanetan jartzeko bide bizkor eta zuzen bat dute aplikazioaren bidez, bezeroaren gunean sartuta. Gainera, kontua, kontsumoa eta beste alderdi interesgarri batzuk kontrolatzeko aukerak agertzen dira aplikazioan. Bezeroek, halaber, doan deitu dezakete 1720 zenbakira, edo mezu bat bidal dezakete [email protected] helbidera.

Bestalde, oraindik bezero ez direnak 1730 doako zenbakira deituta jar daitezke Euskaltel ARGIA eta GASArekin harremanetan.