Nire lehengo konpainiak kobratzen jarraitu diezadake?
Argiaren fakturak kontsumoa egin ondoren ordaintzen direnez, Euskaltel ARGIA eta GASAra pasatzen zaren unean, zure oraingo konpainiak aldi horri dagokion kontsumoaren faktura bat igorriko du. Faktura hori jaso eta ordaindu ondoren, zure lehengo konpainiak ez lizuke faktura gehiago bidali beharko. Gerta daiteke, halaber, zorren bat izatea oraindik haiekin; hala bada, ez-ordaintze eta zorretarako ohiko prozedurekin jarraitu beharko dute.
Kontuan hartu behar da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren araudiak arautzen duela elektrizitate-konpainia aldatzeko prozesua. Beraz, araudian ezarritako epe eta prozedurak betetzeko betebeharra dute enpresek.