Nola alda dezaket kontratu baten titularra?
Titularra aldatzeko 1720 zenbakian jar zaitezke gurekin harremanetan, edozein unetan. Euskaltel ARGIA eta GASA kontratatzen duzun unean bertan ere egin dezakezu, titular berriaren datuak emanda. Horretarako, deitu 1730 zenbakira, eta guk esango dizugu zer egin behar duzun.
Euskaltel ARGIA eta GASArekin harremanetan jartzea beti da erraza. Harremanetan jartzeko modu bat baino gehiago eskaintzen dizkizugu, eta denbora laburrean erantzuten dugu, inolako kosturik gabe.
Euskaltel ARGIA eta GASAko bezeroek gurekin harremanetan jartzeko modu oso zuzen bat dute: gure aplikazioa. Bezeroaren gunean sartuta, mota guztietako funtzionalitateetarako sarbidea dute. Gainera, kontsumoa eta kontuaren bestelako alderdi batzuk kontrolatzeko dira guztiak. Beste erraztasun bat aipatzearren, aplikazioa Google Playn eta Apple Storen deskargatu daiteke.
Gurekin zuzenean ere hitz egin dezakezu, 1720 zenbakira deituta (bezeroa bazara) edota 1730 zenbakira deituta (ez bazara). Beste aukera bat da webguneko “deituko dizugu” aukera sakatzea. Botoi hori sakatuta, doako dei informatibo bat jasoko duzu minutu gutxian.
Bezeroa bazara, posta elektronikoa ere harremanetan jartzeko modu bizkorra da. Idatz ezazu [email protected] posta elektronikoko helbidera, eta gustura lagunduko dizugu.