Zer egin dezaket itzalaldietan eta matxurak daudenean?
Itzalaldia badago edo zure argindar-hornikuntzan matxuraren bat badago, zure banatzailearekin harremanetan jartzea da aukera bizkorrena. Zure fakturan aurkituko duzu zure eremuari dagokion banatzailearen telefono-zenbakia. Bost banatzaile nagusien zenbakiak dituzu hemen:
Endesa Distribución:
900 850 840 (Andaluzia, Extremadura, Murtzia, Gaztela-Mantxa)
900 848 900 (Aragoi, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Errioxa eta Valentziako Erkidegoa)
800 760 706 (Katalunia)
Iberdrola Distribución:
900 171 171
Unión Fenosa Distribución:
900 111 999
900 111 444
Hidrocantábrico Distribución:
900 907 001
Viesgo Distribución:
900 118 866
Zer egin dezaket banatzailearen erantzunak gogobetetzen ez banau?
Banatzailearen erantzunak ez bazaitu gogobete edo informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke Euskaltel ARGIA eta GASAn, eta pozik lagunduko dizugu. Gainera, gurekin harremanetan jartzeko modu bat baino gehiago dituzu:
- Gure bezeroa bazara, gure aplikazioa deskargatu dezakezu, eta zure bezero-gunean sartu. Handik, zure kontua eta kontsumoa kontrolatu ahal izango duzu, eta beste funtzionalitate ugari ere badituzu, informazioa lortzeko eta edozein gorabehera konpontzeko. Gure baldintzetan gertatzen diren aldaketa eta nobedadeen berri ere izango duzu, eta efizientzia handiagoa izango duzu, bai zure premiak asetzen, bai zure hileko gastuan.
- Bestalde, telefonoz deitu nahiago baduzu, 1720 zenbakia markatu dezakezu, eta ahalik eta lasterrena erantzungo dizugu. Posta elektronikoa ere baduzu gurekin harremanetan jartzeko: [email protected]
- Gure bezeroa izan gabe ere deitu dezakezu 1730 telefono-zenbakira, Euskaltel ARGIA eta GASArekin harremanetan jartzeko.